Hilean behin informazioa eman eta jasotzeko batzarrak egingo ditu Herriaren Eskubideak, eta bihar izango da hurrengoa. Kargudunek egiten duten lanaz berba egiteaz aparte, herritarren eskaera eta ideiak jasoko dituzte. Bihar, Julián Ríos, Julia Perera eta Jorge Varela zinegotziak eta Neskutz Rodriguez Podemos-Ahal Duguren batzarkidea izango dira Pinondon.