Idoia Agorria: "Ohorea da niretzat Senatuan Bizkaiko ordezkaria izatea"

Anboto 2015ko ira. 17a, 13:04
Idoia Agorria, senatari kargua hartzen.

“Ohorea da niretzat Senatuan Bizkaiko ordezkaria izatea. Ahal dudan ondoen beteko dut nire ardura”. Horiek dira Idoia Agorria sozialistak martitzenean Madrilen senatari kargua hartu eta gero egindako adierazpenak. 2011ko hauteskunde orokorretan sozialisten zerrendan Bizkaiko ordezkaria izan zen. Legegintzaldi amaiera arte Dimas Sañudoren lekua hartuko du.


Agorria Durangaldeko lehen senataria izango da. Bestalde, azken bi legegintzaldietan Durangoko Udaleko  zinegotzia izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!