Eudel-en eraketa batzarra egin dute Landakon

Anboto 2015ko ira. 16a, 12:58

Eudel erakundearen, Euskadiko Udalen elkartearen, eratze-ekitaldia hartu du, Landakoguneak, gaur. Datozen lau urteetarako erakunde horren ordezkariak hautatu dituzte. Tartean, Durangaldeko batzordekide bat egongo da: Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatea.

Imanol Landa Getxoko alkatea izango da, gaurko batzarrean erabaki denez, datozen lau urteetan Eudel elkartearen presidentea. Kargu-hartze berbaldian, "ezberdinen arteko elkarrizkera eta pluraltasuna" bultzatzeko asmoa agertu du, batetik, Landak. Bestetik, "herrietako eta hirietako udalek bizikidetzaren alde egin dezaketen lana", eta berdintasuna eta elkartasuna bultzatzeko konpromezua ere hartu du.

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak ere izendatu dute, Landakoguneko gaurko ekitaldian. Udalen Elkartearen Bizkaiko ordezkaritzan batzordekide izango da Navarro.      

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!