Durangoko jaiak 2015

Herria auzo elkarteak jaurtiko du San Fausto jaietako txupinazoa

Anboto 2015ko ira. 15a, 13:57

Aurtengo jaietako nobedadea espazioen aldaketa izango da: Txosnagunea Landako Gunean kokatuko dela baieztatu du Iker Oceja zinegotziak, eta bertan egiten ziren ekintza asko Ezkurdira lekualdatuko dituzte.

Herria auzo elkarteak emango dio hasiera jaiari, urriaren 10ean. Iker Oceja zinegotziak elkarteak 38 urtetan egindako lana baloratu du. Ekintza kultural eta solidarioez aparte, elkartea auzoaren baldintzak hobetzeko sortu zela gogoratu du. "Eboluzionatu egin du, baina auzoaren hobekuntzaren alde lan egiten jarraitzen du, besteen beharrak ahaztu barik". Bestalde, txupinazo txikia aurten 20 urte bete dituen Uztai gimnasia taldeak botako du.

Nobedade nabarmenena espazioen berrantolaketa da. Txosnagunea Landako Gunean kokatuko da, eta ondorioz, bertan egiten ziren ekintzak lekualdatuko dituzte. Asko Ezkurdira joango dira, marmitako txapelketa adibidez. Bestalde, tren geltoki zaharreko eremuan umeen parkea ipiniko dute, supermerkatuaren sarrera inguruan. Jaien amaiera ekitaldia, alboan, kotxetegi zaharren lekuan egingo dute.

Artopil herrikoia

Jaiak iragartzeko kartela Virginia Gonzalez 20 urteko durangarrak landu du. Jaietan izaten diren ekintza gehienak batzeko asmoa izan duela azaldu du prentsaurrekoan. 3.571 boto eman zituzten herritarrek bost kartel onenen artean aukeratzeko, eta irabazleak 1.531 boto jaso ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!