Aldharrikatuz erakusketa inauguratu dute

Anboto 2015ko ira. 15a, 11:01

Alaitz Areitio, Zigor Merodio eta Yon Troitiño presoen erakusketa zabalik dago San Agustinen, zapatura arte. Atzo ekitaldia egin zuten ekimenari hasiera emateko.

Zigor Merodioren hogei eskultura daude ikusgai San Agustinen, eta Alaitz Areitio iurretarrak eta Yon Troitiñok eskulturei eskainitako bertsoak ere bai. Erakusketa 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik San Agustinen, eta zapatuan 12:00etatik 14:00etara ere bai.

Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Alaitzen aita Juan Mari Areitiok parte hartu zuen bertsoak kantatuz. Sare mugimenduak antolatu du erakusketa, eta hurrengo erronken berri eman zuen. Irailaren 26an Donostian giza-katea egingo dute, eta datozen hilabeteetan Europara joateko asmoa dute, dispertsioa salatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!