Aylan Kurdi ume siriarra gogoan izan dute Maristak ikastetxean

Anboto 2015ko ira. 9a, 17:34

Ikasturteari hasiera emateko, Maristak ikastetxeko ikasleek taldeko erronkak garatu dituzte, eta bide batez Aylan Kurdi omendu dute, joan zen astean Turkiako itsasertzean hilik agertu zen ume siriarra. Janaria garraiatzeko gailu bat asmatu dute sinbolikoki.

Ikasleak elkarren artean ezagutu eta taldeko lanean trebatzeko, jardunaldi berezi egiten dute ikasturte hasieran Maristak ikastetxean. Horrela, erronka bidezko ikasketan murgiltzeko aprobetxatzen dute. Gainera, ikasleak errefuxiatuen arazoagaz kontzientziatzea ere gura izan dute gaurkoan. Horrela, prestatu dituzten gailuek errefuxiatuei laguntzeko balioko lukete sinbolikoki. Eraikin batetik ospitale batera botikak eta janaria garraiatzeko prototipoak landu dituzte ikasleek, eta gero patioan probatu dituzte txapelketa baten bidez. Instalazio elektriko eta automatikoen ziklo ertaineko 1. mailakoek egin dute onena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!