Emakumeen Mundu Martxa Durangotik pasako da urriaren 3an

Anboto 2015eko irailaren 9a

Martxaren harrera prestatzeko, bihar batzar zabala egingo dute Andragunean, Bilgune Feminista eta Andereak elkarteek deituta.

Batzarra 19:00etan hasiko da, eta norbanakoez aparte, interesa duten elkarteak ere gonbidatu dituzte. Urriaren 3an martxako karabana Gasteiztik etorriko da Durangora, eta harrera zelan antolatu izango da eztabaidarako gaia. Martxari begira, Bilgune Feministako eta Andereak elkarteko kideak uda aurretik dabiltza elkarlanean, eta Tabiran ereite sinboliko bat egin zuten, elikadura burujabetza delako martxako aldarrikapenetako bat.

Emakumeen Mundu Martxa martxoaren 6an irten zen Kurdistanen, “Gure gorputzak, gure lurraldeak, Martxan jarraituko dugu harik eta libre izan arte” lemapean. Euskal Herrian irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean ibiliko da karabana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!