Irisgarritasun akatsak topatu dituzte Durangoko arreta zerbitzuan

Anboto 2015ko ira. 9a, 09:41

HAZeko obretan 22.000 euro erabili dituzte aurten.

Andra Maritik udaletxeko beheko solairura lekualdatu zuen udalak iaz Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), alokairua aurreztu asmoz. Obrarako, 58.000 euro erabili zituen. Bada, aurtengo udan berriro obrak egin behar izan ditu, eta 22.000 euro inbertitu ditu. Julián Riosen (Herriaren Eskubidea) arabera, udal arduradunek irisgarritasun akatsak topatu zituzten, leihatilan adibidez. Horiek konpontzeaz gainera, 24 orduko makina bat instalatzea ere badago proiektuan.


Riosek esan du HAZek ez zuela legea betetzen, eta EAJ eta PSE-EEren udal gobernua kritikatu du gestioagatik. Gainera, erantzukizun falta egotzi die, eta akatsak teknikariei leporatu dizkietela ohartarazi du. Riosen ustez, HAZeko arazoak ez dira amaitu. Sarrerako ateak pisu handia duela gogoratu du, eta bigarren obra honetan ere ez dute aldatu. Bestalde, berogailua ezartzea falta dela uste du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!