Gau Irekia egingo dute barikuan, bezeroei fideltasuna eskertzeko

Anboto 2015ko ira. 8a, 12:01

Durangoko hogei dendak 20:00etatik 23:00etara zabalduko dituzte ateak bariku gauean, eta deskontuak eta sorpresak ere eskainiko dituzte.

Dendak Bai elkarteak bultzatuta, Gau Irekiaren hirugarren edizioa ospatuko da barikuan, 20:00etatik 23:00etara bitartean. Atean globoak eta alfonbra bat edukiko dituzte denda parte-hartzaileek, eta bezeroek horren bidez identifikatu ahalko dituzte.

Miren Garrastazuk, Dendak Bai elkarteko teknikariak, eman dio prentsari ekimenaren berri. Bere arabera, bezeroen fideltasuna eskertzeko antolatu dute Gau Irekia, “ez da saltzeagatik bakarrik”. Horrela, dendetan sorpresak edukiko dituzte herritarrek, txanpain kopak edota opariak, adibidez. Eskerrak emateagaz batera, merkataritza sustatzeko modu bat ikusten dute Dendak Bai elkartekoek.

Gau Irekiak iraun bitartean, kultur ekintzak ere egongo dira, gaua girotzeko asmoz. Hauxe da egitaraua, 20:00etatik aurrera:

-Pailazoa kaleetatik.

-Zuzeneko musika Artekalen Rock Izar eskolakoekin, eta Hemen Shopen kontzertua.

-Sh'Bam klaseak Ezkurdin, Open gimnasioaren eskutik. (Bertan eman ahalko da izena)

-Ingelesezko ipuin kontalariak Plateruen plazan, Kids&Usek antolatuta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!