San Fausto jaietarako bost kartel onenak, herritarren botoen zain daude

Anboto 2015ko ira. 7a, 11:34

Aurtengo San Fausto jaietako kartel lehiaketan 17 kartel aurkeztu dituzte, eta bost onenak zeintzuk diren jakitera eman du udalak. Orain, herritarrekn botoekin erabakiko da zein den onena.

Gaurtik barikura bitartean, epaimahaiak aukeratutako bost kartelen artean aukeratuko dute herritarrek, udalaren webgunean. Artopil herrikoia, Hieroglifikoa, Vive la tradición, Zapia lepoan eta jaiak gogoan eta Zatoz eta gure festak dastatu deitzen dira bost kartelak.

Udalak irailaren 15ean esango du zein den irabazlea. Egileak 1.000 euroko saria irabaziko du.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!