Mugikortasuna inspirazio iturri duen Bizikletarte lehiaketa jarri dute martxan

Anboto 2015ko uzt. 14a, 11:41

Bizikleta ginkana lako jarduerak izaten dira Durangon, Mugikortasun Astean.

Europa mailan Mugikortasun Astea ospatzen da urtero iraila aldera. Durangon, dagoeneko badabiltza gaiaren inguruan beharrean, eta Bizikletarte lehiaketa abiatu dute. Mugikortasun jasangarria gai hartuta, espazio publikoan adierazpen artistiko bat egin beharko dute lehiaketako partaideek. Antzerkia, murala, eskultura... edozein arte disziplinako lana izan daiteke.

Proposamenak bidaltzeko epea abuztuaren 29an amaituko da. Jasotako ideietatik gehien gustatzen denak 700 euroko saria jasoko du. Proposamenak bidaltzeko eta informazio gehiago eskuratzeko, honako helbide elektronikoa jarri dute eskura: durangokomugikortasunastea@gmail.com.

Bizikletarte lehiaketa irabazten duenak, irailaren 15erako gauzatu beharko du aurkeztu duen ideia, eta Mugikortasun Astean, irailaren 16tik 22ra, egongo da ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!