Herritarren iritzia
Aurkeztuko diren kartel guztien artean bost aukeratuko ditu epaimahaiak, eta galbahe horren ostean herritarrek esango dute zein den irabazlea. Irailaren 7tik 11ra bitartean udalaren webgunean eskegiko dituzte bost kartelak, eta herritarrek bertan eman ahal izango dute botoa. Irailaren 15ean jakinaraziko dute zein den aurtengo jaiak iragartzeko aukeratutako kartela.