Herriaren Eskubideak eta PSE-EEk ez dute inor liberatu oraindik

Anboto 2015ko uzt. 9a, 18:58

Osoko bilkuran alderdien liberazioen berri eman du alkateak.

EAJtik, Aitziber Irigoras alkatea eta Mari Jose Balier alkateordea egongo dira liberatuta, lanaldi osoan. EH Bildun, Eider Uribek lanaldiaren %64 beteko du, eta Ion Andoni del Amok %32. PPko Fran Garate lanaldi osora egongo da.

Herriaren Eskubideak ez du momentuz liberaziorik hartu. Alderdiko kideek esan dutenez, irailean emango dute horren berri. Erabakia atzeratzeko arrazoi bat, udako soldatak udalari aurreztea izan ei da, sasoi honetan egingo den lanagatik ez dutelako beharrizanik ikusten. PSE-EEk ere ez du liberaziorik hartu momentuz, baina ez dute zergatia azaldu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!