Intxaurre elkartea babesteko, egitaraua antolatu dute gaur arratsalderako. 17:00etan auzolana egiteko elkartuko dira, eta 19:30ean trikipoteoan jardungo dute. Gauean, Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak kontzertua eskainiko du, 22:00etatik aurrera.