Bigarren aukera bozkatuena Kaotiko eta Txapelpunk taldeena izan da. Bi talde horiek ekartzearen alde 1.226 pertsonek egin dute (botoen % 36). Azkenik, 774 herritarrek (%23) gurago izan dute Enkore eta Betagarri taldeak etortzea. Kontzertua urriaren 10ean izango da, Durangoko jaien lehen egunean.