Ainhoa Sergio lehengusinaren arabera, medikuak dio emaitzak bere taldeagaz aztertu behar dituela berriro, baina printzipioz, lehen emaitzak baikorrak direla. Ondorioz, baliteke radioterapia tratamendurik ere ez jasotzea. Azterketa berria egin ostean emango dute erabakien berri, eta Fraileren eboluzioa ere ikusi beharko da.
Senideek pozik hartu dute albistea. Frailek Badajozeko kartzelan jarraitzen du preso, zaintza epaitegiak Euskal Herrira ekartzeko eskaerari ezezkoa eman eta gero. Ebakuntza osteko errekuperazio fasean dago, eta moduluan bertan, erizaintzatik kanpo.