Durangoko gazte talde batek Tabirako Fundifes lantegia zenaren buelgoak okupatu dituzte, gaztetxea martxan jartzeko. Gunea txukuntzen hasi dira, eta domekan egin zuten lehen asanblada: 60 bat lagun batzartu ziren bertan. Zapatuan, udaltzainak hurreratu ziren gaztetxea ikustera, eta lau gazte identifikatu eta gero, alde egin zuten.