Durangoko Udalak liberaziotan 116.000 euro aurreztea proposatu du EH Bilduk

Anboto 2015ko eka. 26a, 14:32

Martitzeneko osoko bilkuran kargudunen liberazio soldaten inguruan erabakiko dute, eta EH Bilduk bere proposamena aurkeztuko du. Koalizioak adierazi du EAJ eta PSE-EEk 56.000 euroko soldata ezarri gura dutela, eta eurek 36.000koa, udal administrari publikoen oinarrizkoa hain zuzen. Gainera, zinegotzi kopuruaren arabera lanaldiak murriztea ere gura dute.

EH Bilduren proposamen zehatzaren arabera, udalak 163.000 euro gastatuko lituzte urteko, EAJ eta PSE-EEk proposatutako 280.000 euroen aurrean. Koalizioaren ustez, alderdiek lanerako baliabideak eduki behar dituzte, baina "era justu batean eta xahuketa gabe erabili behar dira". Soldata murrizteaz aparte, liberazioak ere mugatzea nahi dute. Zinegotzi 1 eta 3 artean dituzten alderdiek (PP, PSE-EE eta Herriaren Eskubidea) lanaldi erdiko liberazioa edukitzea, 4tik 6rakoek lanaldi bat, 7tik 9ra lanaldi eta erdi (EH Bildu eta EAJ), eta hamarretik gora bi.

Proposamenagaz, udal-kutxarako aurrezkia sortzea eta kargudunen soldata udal beharginen bataz bestekoagaz parekatzea lortuko dela uste dute EH Bilduko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!