1.000 pizza zati salduta, arrakasta itzela eduki du 'pizzapote' solidarioak

Anboto 2015ko eka. 26a, 11:41

Bapobapo banaketa enpresak eta Ogien Artean okindegiak sustatutako ekimenak 1.000 euro inguru batu ditu JAED elkarteari emateko. Pizza zatiak amaitu egin ziren atzo Goienkalen.

Antolatzaileak oso pozik daude emaitzagaz. Esperotako helburura heldu dira; 1.000 euro inguru batu dituzte  JAED elkarteari eskaintzeko; beraz, arazo ekonomikoak dituztenei lagunduko diete. Iñigo Peña antolatzaileak esan du pizza zatiak amaitu zirela, eta 2.000 egingo bazituzten ere gauza bera gertatuko zela. Izan ere, jendea pizza zati barik geratu zen. Gainera, batzuek pizzaren truke euroa baino diru gehiago ere bota zutela adierazi du, bazekitelako dirua JAEDentzako zela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!