'Pizzapote' solidarioa antolatu dute, JAEDen alde

Anboto 2015ko eka. 24a, 10:17

Goienkalen, pintxo-pote orduan ipiniko dute pizza zatien postua.

Biharko pintxo potean, Goienkaleko behe aldean jarriko dute postua pintxo-pote orduan. 19:00etatik 21:00etara, pizza zatiak salduko dituzte euro batera, eta batutako dirua Durangoko eta Iurretako familiei laguntzera bideratuko du JAEDek.

Bapobapo.com eta Ogien artean dendek JAEDekin elkarlanean sortutako ekimena da pizzapote solidarioa. Biharko pintxo-potean pizzak salduta, antolatzaileek 1.000 euro inguru lortzea dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!