Tabirako gaztetxea

Gazteen arteko harremanak sustatzeko, Erein Egune ospatuko dute ekainaren 27an

Anboto 2015ko eka. 23a, 13:21

Aisialdiko eskaintzan gazteek ikusten dituzten gabeziei aurre egiteko eta gazteen arteko harremanak estutzeko, Erein Egune antolatu dute ekainaren 27rako. Eguerdian hasiko dute egitaraua, Santa Anan, Sekretuak ereitten ekimenagaz. Tailerrak eta bazkaria izango dituzte. Tiketak 4 euroan daude salgai.

Tiketak salgai daude Zaldibarreko Casteten, Otxandixon txokoan, Elorrioko Gaztetxean, eta Durangoko Mugan, Mesoi Barrian eta Intxaurren.

Erein Egune gazteentzako espazioa aldarrikatzen duen Gazte Proiektue ekimenak antolatu du. Taldeko kideek Baguez gure espazio bile kanpaina abiatu zuten iazko urrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!