EHEren arabera, herritarrek trabak edukitzen dituzte udaleko hainbat zerbitzutan euskaraz egiteko, kiroldegian edota nagusien egoitzan, adibidez. Tratua euskaraz izatea exijitzeko bigarrenez landu dute dinamika EHEkoek, eta horretarako herritar zein elkarteekin batzartu dira. Partaideei eskerrak eman dizkiete, eta parte hartu ez dutenei hurrengo aldietarako gonbidapena egin diete, "denon artean Durango euskaldunago bat eraikitzeko".
Iazko dinamikaren aurrean udalak izandako jarrera kritikatu du EHEk: "Iaz tramitatutako eskaeren aurrean, Durangoko Udalaren erantzuna eta jarrera ez ziren bat ere arduratsuak izan. Espero dezagun datozen lau urteetan erantzukizunez jokatzea, eskaeretako nahia entzun eta herritarron hizkuntza eskubideak bermatzeko erabakiak hartzea".