Ermodo eta Murueta kaleetan airearen kalitatea hobetu behar dela diote Maristetako ikasleek

Anboto 2015ko eka. 16a, 16:21

Maristak ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek Durangoko airearen kalitatea ikertu dute, eta orokorrean emaitza onargarriak atera badituzte ere, Ermodo eta Murueta kaleetan kalitatea hobetzea aholkatu diote udalari.

IK4-Azterlanegaz batera garatu dute ikerketa, eta arduradunek azaldu dute estatu mailan berritzailea izan dela, ikasleek egiteagatik. Ikasleak ingurugiroagaz sentsibilizatzea gura zuten.

Durangoko zazpi gunetan aztertu dute airea, hamabost egunez nitrogeno oxidoak (No eta NO2) neurtzeko hodi batzuk ipinita. Ermodo eta Murueta kaleak kutsadura aldetik “gune sentikorrak” direla ondorioztatu dute, eta udalari NO2ren jarraipena egitea eskatu diote. Gainera, trafikoa lasaitzeko ekintzak burutzea eta ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzea proposatu dute. Maristetako arduradunen arabera, ikerketa baliogarria izan dela erantzun diete udalean, eta 2010-2025 Mugikortasun Planean Ermodo kalea oinezkoentzat egokitzea aurreikusi dela ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!