Juan Carlos Irizarren kontzertu solidarioa

Anboto 2015ko eka. 17a, 09:00

Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitaleak Liberiako hiriburuan, Monrovian, ebolaren kontra egiten duen lanari laguntzeko dirua biltzeko kontzertua eskainiko du Juan Carlos Irizar pianistak, ekainaren 19an, 18:00etan Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzan.

We Are Like You izeneko kanpainaren barruan, kontzertuak eskaini ditu Irizarrek Euskal Herriko hainbat herritan: joan zen zapatuan, esaterako, Zaldibarren.

Osasun arloko hainbat proiektu martxan ipini gura ditu Aita Menni taldeak Liberian: ebolak erasandako pertsonei laguntza psikologikoa eskainiko dien programa bat garatu, gaixotasun mentalak dauzkatenentzako unitate bereziak sortu, eta gaixo horiekin lan egingo duten profesionalei zuzenduriko prestakuntza programak abiatu.

We Are Like You kanpainari lagundu gura diotenek Laboral Kutxako ES51 3035 0001 56 0010129618 kontu zenbakian egin dezakete ekarpena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!