Aterpean baina giro onean ospatu dute Munduko Arrozak jaia

Anboto 2015eko ekainaren 15a

Euria dela eta, Jesuitak ikastetxera mugitu zuten Ezkurdin egitekoa zen jaia. Durangoko hamasei elkartek eta 650 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen jaian. Hamaika modutan egindako arroza dastatzeko aukera egon zen, eta baita, munduko hainbat txokotako musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!