Jendetza batu zen San Agustinen Bateginezi agur esateko. Ekitaldi hunkigarria izan zen, musikaz, bideoez eta hitzartzeez hornitua. Bideo batean, adibidez, elkartasunez lagundu izan duten Pochutako (Guatemala) herriaz informatu zuten; durangarrek hara eginiko bisita batean Pochutako biztanleen bizipenak jaso zituzten.
Amaieran, kooperazioaren eta elkartasunaren defentsa egin zuten Bateginezeko kideek.