Fabrika
Kamerinoa eta ganbara batzar gela zein sorkuntza gela gisa egokituko dituzte. Anfiteatroa, aurrerantzean Fabrika deituko dena, proiekzio eta batzarretarako erabili ahalko da, besteak beste. Bertan soinu ekipoa, argiak eta bideoak proiektatzeko tresneria eta pantaila daude.
Areto nagusia ere eskatu ahalko dute elkarteek. Ekitaldiak teknikari bakarraren lana eskatzen badu, gastua Plateruenak hartuko du bere gain. Hortik aurrerako gastuak elkarteak ordaindu beharko ditu.