Arrozaren bueltan 650 pertsona elkartuko dira zapatuan

Anboto 2015ko eka. 10a, 09:00

Ekainaren 13an, zapatua, Munduko Arrozak jaiaren zazpigarren edizioa ospatuko dute Ezkurdin. Aurten, Durangoko hamasei elkartek parte hartuko dute, eta dagoeneko 650 pertsonak eman dute izena bazkaritarako. Jaiaren helburua elkarteak nahastea eta ezagutzea da, eta, arrozak dastatzearen aitzakian, kulturarteko ezagutza lantzea ere bai.


Datorren zapatuan, txalaparta doinuekin hasiko dute jaia, 11:45 aldean. Eguerdian, arrozak prestatzen hasi, eta 14:30ean hasiko dira bazkaltzen. Bitartean, tailerrak, Ipar Euskal Herriko dantzak, txaranga eta batukada izango dituzte. Bazkalostean, elkarteen diploma banaketa izango dute. Gero, Senegalgo eta Gineako dantzez, eta Boliviako musikaz gozatzeko aukera edukiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!