40 bazkidek eta umeei bekak ematen zizkieten 300 lagunek osatzen zuten Bateginez. Urtero 87.000 euro inguru bidaltzen zituzten Pochutara, eskolaratzean, bizi baldintzen hobekuntzan eta emakumeen jabekuntzan laguntzeko. Durangon ere ekintza ugari antolatu izan dituzte.
Egueneko ekitaldian musika, bideoak eta luntxa eskainiko dituzte, besteak beste. 22 urtean bizitakoa gogoratuko dute, eta kooperazioa eta elkartasuna babesteko mezua helaraziko dute.