Musika tailerrean landu zuten lipdub-a, aisialdi ekintza lez, eta maiatzaren 28an egin zuten grabazioa. Euren egoitzan, Garai palazioan grabatutakoa da, eta kalean amaitzen da. Jare musika taldeak elkarteari eginiko abestia du oinarri, eta letrak ere "salto kalera" esaten du, inklusioa landuz. Bideo koloretsu eta alaia da, mozorrotuta eta dantzan egindakoa.