Oharraren arabera, udalak eta herriak uste dute ezinbestekoa dela herritarren partaidetza. “Bizilagunek eskatutako zerbitzuak jasoko dituen gizarte etxea martxan jartzeko balio behar du”.
Durangoko Udalak inkesta bat banatu du, etxerik etxe, Aramotz auzunearen inguruetan, etorkizunerako aurreikusita dagoen gizarte etxearen inguruan galdetzeko. Hiltegia zegoen lekuan eraikiko litzateke gizarte etxea, udala eta Herria auzo elkarteak adostutakoaren arabera. Hain zuzen ere, Herria elkarteak udalaren inkestan parte hartzeko deia egin die auzotarrei, eta prentsa oharra bidali du deia indartzeko.
Oharraren arabera, udalak eta herriak uste dute ezinbestekoa dela herritarren partaidetza. “Bizilagunek eskatutako zerbitzuak jasoko dituen gizarte etxea martxan jartzeko balio behar du”.