Udal hauteskundeak 2015

EAJrena izan da zerrenda bozkatuena Durangon

Anboto 2015ko mai. 24a, 22:40

Aitziber Irigoras buru duen EAJrena izan da Durangon boto gehien jaso dituen zerrenda 2015eko Udal Hauteskundeetan. Jeltzaleek zortzi zinegotzi izango dituzte, aurreko legegintzaldian moduan. EH Bilduk zazpi zinegotzi eskuratu ditu. Herritarron Eskubideak alderdiak hiru zinegotzirekin ekingo dio bere ibilbidea udal politikagintzan. PSE-EEk bi zinegotzi izango ditu, aurreko legegintzaldian baino bat gutxiago. PPk ere zinegotzi bat galduta ordezkari bakarra izango du udalean.

2015eko emaitzak:

EAJ: 5.089

EH Bildu: 4.306

SQ2D: 1.842

PSE-EE: 1.312

PP: 960

Zuriak: 252

Balio gabeak: 190

Errolda: 22.060

Abstentzioa: %36,76

 

2011ko emaitzak:

EAJ: 4.649

Bildu: 3.650

PSE-EE: 1.801

PP: 1.501

Aralar:1.373

EB: 465

Zuriak: 269

Balio gabeak: 146

Errolda: 21.475

Abstentzioa: %35,9

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!