Udal hauteskundeak 2015

Riosek etxez etxe aurkeztu du programa

Anboto 2015ko mai. 21a, 14:50

Durangoko PSE-EE bere hauteskunde programa atez ate aurkezten ibili da egun hauetan. Pilar Ríos zerrendaburuak azaldu duenez, “herritarrekin zuzenean berba egiten gabiltza.

Jendea oso hurbilekoa izaten dabil, eta animo asko ematen digu. Askok euren kexak eta iradokizunak helarazten dizkigute”.

Era berean, herritarrei Durangoko sozialisten hauteskunde programa eta arrosa bat eman diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!