Auto istripuetako erreskateetan eraginkorrago izan gura dute suhiltzaileek

Anboto 2015ko mai. 19a, 12:31

Auto istripuetan, pertsonak metalen artean harrapatuta geratzen direnean, suhiltzaileek izaten dute  erreskatatzeko ardura. Auto ekoizleak metal berriak erabiltzen hasi dira, eta horiek hobeto mozteko beharrizana ikusi dute Iurretako suhiltzaileek. IK4-Azterlan zentro teknologikoaren eskutik saio teoriko-praktikoa jaso dute.

Suhiltzaileek eurek eskatu dute ikastaroa egitea, material berrien agerpenak kezkatuta. Izan ere, auto istripu baten ostean denborak eragin itzela du istripua izan dutenengan, eta ondorioz, erreskatea ahalik eta arinen egiteak garrantzia berezia hartzen du. IK4-Azterlanen egindako saioan, material berriak tresneria berriagaz zelan moztu ikasi dute suhiltzaileek. Eurez gainera, DYA eta Gurutze Gorriko kideak ere egon dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!