Mugikorren tailerra antolatu dute nagusien egoitzan

Anboto 2015ko mai. 19a, 15:10

Maiatzaren 21ean eta 28an mugikorra erabiltzeko tailerrak egingo dituzte Durangoko nagusien egoitzan.

Tailerrak arratsaldez izango dira, 16:30etik 18:00etara. Izar Gaztea elkarteak antolatu ditu tailerrak, Bizidun elkartearen kolaborazioagaz. Bakoitzak bere mugikorra eramatea ezinbestekoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!