Bestalde, EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek berba egin du ekitaldian. EH Bilduri iraintzen ibiltzea egotzi dio: "Aho handiagaz iraindu egiten gaituzte, eta txikiagaz abertzaleen batasunera gonbidatzen gaituzte".
Iñigo Urkullu lehendakariak EAJko hautagaiak babestu ditu, eta EAJren ildo nagusien beerri eman du. Urkulluk iragarri duenez, gazteentzako enplegua sortzea da jeltzaleen lehentasuna.