Udal hauteskundeak 2015

Gardentasun Ataria proposatzen du PSE-EEk

Anboto 2015ko mai. 15a, 12:57

Durangoko sozialistek 162 ekintzagaz osatutako hauteskunde programa ezagutarazi dute. Azaldu dutenez, parte-hartze prozesu baten bidez osatutako proposamena da. Pilar Ríos zerrendaburuaren arabera, programa honetan, besteak beste, “enplegu gehiago eta hobea” bultzatu gura dute enplegu planen bidez eta herriko langabetuen kontratazio zuzenagaz.

Era berean, ekintzaileentzako laguntza gehiago bideratu gura dituzte jarduera ekonomikoak martxan jarri ditzaten, negozioak zabaltzea oztopatzen duen burokrazia “minimora” murriztuz. Autonomoei, ostalariei eta dendariei laguntza planak proposatzen dizkiete herriko bizitzarako “oinarrizkoak” direlako.

Etxebizitzari dagokionez, sozialisten programak hutsik dauden 1.500 etxebizitzak mobilizatzeko ekimenak jasotzen ditu. Gainera, etxe kaleratzeekin amaitzeko, “alerta goiztiar programa bat” proposatzen dute.

Gardentasuna
Pilar Ríos zerrendaburuak parte-hartzea, herritarrak informatuta egotea eta udal kudeaketan gardentasuna izatea bermatu gura dituela dio. Horretarako, Gardentasun Ataria martxan jarri gura du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!