Udal hauteskundeak 2015

Herriaren Eskubidea plataformak lokala du herritar bati esker

Anboto 2015ko mai. 15a, 12:32

Durangoko Herriaren Eskubidea plataformak lokala zabaldu du Goienkalean. Herritar batek Podemosen ekimenagaz bat eginez, lokala ordainduko dio plataformari hauteskundeak igaro bitartean.

Bestalde, Zornotzako Hiri Ekimenak eredu “justu eta jasangarriago” baten alde lan egin gura duela azaldu zuen joan zen zapatuan, Zelaieta zentroan, egindako hausteskunde programaren aurkezpenean. Udalaren funtzionamenduari dagokionez, udal kontuen auditoretza publikoa egiteko konpromisoa hartu du, eta kargu politikoen soldatetan “gardentasuna eta zorroztasuna” ezarri gura ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!