Durango, ikerlari euskaldunen erakusleiho

Anboto 2015ko mai. 13a, 14:05

Gaur hasi da Ikergazte kongresua Landako Gunean, Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik. Ikerlari euskaldunen lanak aurkeztuko dira bertan, euskaraz. Partaide gehienak gazteak dira, eta ikerketan hasi berri direnak dira gainerakoak.

UEUk antolatu duen kongresua barikura arte garatuko da, eta guztira 100dik gora ikerlarik egingo dituzte aurkezpenak. Hain zuzen ere, ikerlari gazte euskaldunen lana kaleratzea da UEUren helburua, baita euskarazko produkzioa handitzea eta ikerlarien arteko sareak sortzea ere. Zientzia arlo ugarietan ikertzen dihardute, eta atalka dabiltza aurkezpenak egiten.

Kongresuaren hasieran, kanpoko gonbidatu batek ere hartu du berba, Paul Zachary Myers biologia irakasle estatubatuarrak. "Ikertzaileok gure ohiko esparrutik irten egin behar dugu eta emaitzak gizartearen esku jarri", adierazi du Myersek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!