Suhiltzaileak etorri aurretik zer egin? Hitzaldia eskainiko dute datorren martitzenean

Anboto 2015ko mai. 14a, 10:00

Suteen kontrako auto-babesari buruzko berbaldia emango dute suhiltzaileek eta salamendu zerbitzuko kideek. Maiatzaren 19an, 18:45ean izango da berbaldia, Durangoko Elkartegian.

Suteen kontra jarduteko protokoloak azalduko dituzte hitzaldian, eta Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen lana ezagutzeaz gainera, suaren gaineko oinarrizko kontzeptuei buruz berba egingo dute, eta sutea gertatzen denean jarraitu beharreko aholkuak emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!