Maristetako Julen Guerra bosgarren geratu da Matematika Lehiaketan

Anboto 2015ko mai. 11a, 10:36

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan burutzen den Udaberriko Matematika Lehiaketan onenen artean egon da ikasle durangarra.

Bi fasetan garatzen da lehiaketa, eta bigarren eta azkenean Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 270 ikaslek parte hartu dute. Horien artean izan dira Arrate Rivas, Abdul Maiga eta Julen Guerra. EHUko Zientzia eta Teknologien fakultatean jaso zuen saria Guerrak joan zen barikuan.

Ekintzaileen bisita

Bestalde, Ekintzaile Eguna ospatu zuten barikuan Maristetan, eta gaur egun ekintzaile diren ikasle ohi batzuen bisita jaso zuten ikastetxean. Kepa Agirregoikoa gaztagilea, Pablo de Miguel suhiltzailea eta lana topatzeko enpresa bat sortu duen Marisa Iglesias egon ziren ikasleei azalpenak ematen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!