Durangon atxilotu bat borroka baten ostean

Anboto 2015ko mai. 6a, 15:47

Ertzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bart gauean Montevideo kalean.

Ertzainek atzo 23:00 inguruan dei bat jaso zuten Durangoko Montevideo kalean pertsona biren arteko borroka baten berri emanez. Prentsa ohar batean zehazten dutenez, bertaratu zirenean, pertsona bat lurrean eta konorte barik aurkitu zuten, eta beste bat bera zaintzen. Lekuko batek adierazi zienez pertsona batek emandako kolpeen ondorioa zen. Ustezko erasotzailea, 35 urteko gizonezkoa, bertan zegoen une horretan eta ertzainek atxilotu egin zuten. Atxilotuak aurrekari polizialak ditu. Erasoa jaso zuen pertsona ospitalera eraman zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!