Lur arropa denda hustu dute lapurrek

Anboto 2015ko mai. 6a, 11:52

Zur eta lur gelditu da Lur arropa dendako saltzailea gaur goizean lantokira heldu denean. Lapurrek dendan zuten arropa guztia eraman dute, eta apal guztiak hutsik aurkitu ditu.

 

Montevideo kalean dagoen dendaren jabeak azaldu duenez, gauean gertatu da lapurreta. Eraman duten arropak kostu ekonomiko handia suposatzen duela baieztatu du. Hala ere, aseguruaren bidez laister berria jarri eta normaltasunera itzultzea gura dute. Ertzaintza lapurreta ikertzen ari da.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!