Bidaiari handien bilgune bihurtuko da Durango

Anboto 2015eko maiatzaren 6a

Maiatzaren 15erako, 16rako eta 17rako Jose Manuel Núñezek, Inma Achak eta Mas Curvas elkarteak sorturiko bidaiari handien elkargunea antolatu dute Durangon.

Nahiko egitarau osatua egitea lortu dute. Barikuan 18:00etan Fray Juan de Zumarraga institutoko aretoko ateak irekiko dira, akreditazioak eta poltsak eman ondoren lunch-a egongo da bertara hurbiltzen diren guztientzat.

Zapatuan goizeko 9:00etatik aurrera ere akreditazioak hartzeko aukera egongo da. 11:00etan, hizlari guztiak aurkeztuz, hasiera emango zaio ekitaldiari. Lehenengo lana La ruta de Nordkapp izango da Belén Meléndezen eta Sergio Morchónen eskutik. Hurrengo lana Iker Iturregiren bidaia izango da Euskadi-Siberia. 13:30etan argazki familiarra egongo da. 14:30etan, Arriandiko Agarreko Jatetxean izango da bazkaria. 17:00etan itzuliko dira institutora beste bi ikus entzunezko ikusteko Cucodesafios, Joan Carles Campobadalen eskutik, eta Viajes de McBauman, McBaumanen eskutik. 19:30etan XII. edizioaren aurkezpena egongo da, horrez gain opariak eta Trofeo Gran Viajero 2015 saria banatuko dute, horren ondoren ekitaldiari amaiera emango diote.

Domekan 10:00etan motoekin ibilbide bat egingo dute, pintxo potea motorrean. 11:00etan durangora itzuliko dira, bertatik bisita gidatua egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!