ELA pozik, garbiketa arloko beharginen baldintzengatik

Anboto 2015eko apirilaren 30a

Martitzeneko osoko bilkuran udaleko garbiketa zerbitzuaren kontrataziorako baldintzak onartu zituzten aho batez. ELA sindikatua pozik agertu da, beharginek edukiko dituzten baldintzengatik.

Sagrario Martin ELAko ordezkariak adierazi du sindikatuak idatziz aurkeztutako eskaerak jasotzen dituela kontratazio-orriak: besteak beste, herrialde mailako hitzarmenean baino soldata eta lan baldintza hobeak, enpresa aldaketen aurrean subrogatzeko eskubidea eta enpresen balizko urraketei erantzuteko isunak. ELAko ordezkariaren ustetan, baldintza horiei esker lan erreformatik babestuta geratuko dira garbiketa zerbitzuko beharginak.

Kontratazio-orriaren mozioa aho batez onartu arren, Bildu eta Aralar kritiko agertu ziren zerbitzuaren azpikontratazioagaz. Euren ustez, zerbitzua publiko bihurtzea litzateke egokiena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!