6.000 euroko laguntza, Nepaleko kaltetuentzat

Anboto 2015eko apirilaren 30a

Joan zen zapatuan, Nepalen izandako lurrikararen ondorioz, milaka lagun hil ziren, eta Durangoko Udalak 6.000 euroko laguntza bideratuko du hango kaltetuentzat. Hain zuzen ere, Gurutze Gorriari emango dio dirua.

PSE-EE alderdiaren ekimenez landu zuten gaia martitzeneko osoko bilkuran, eta aho batez onartu zuten. “Gure eginbeharra da horrelako ezbeharren aurrean kooperatzea”, adierazi du PSE-EEko Idoia Agorriak.

6.000 euro horiek Bateginez gobernuz kanpoko erakundeari emandako laguntzatik hartuko ditu udalak; izan ere, Durangoko elkarte horrek desagertzea erabaki berri du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!