10:00etan kalejira eta suziriekin hasiko dute eguna; 11:00etan, 11 urtetik beherakoentzako zikloturista martxa egongo da eta 11:30etan 12 urtetik gorakoentzako martxa zikloturista izango da, Iñaki (Okly) V. memoriala. 11:30etan baita gaztelu puzgarriak egongo dira, etxeko txikienentzako. Eguerdi partean, 12:30etan, Kriskitin dantza taldearen dantzaldia izango da ikusgai. Arratsaldean, 16:30etan, tute txapelketa egongo da; gaztetxoentzako arratsaldean ere puzgarriak egongo dira 16:30etatik hasita. Adin guztietako ikusleentzako magia saioa egongo da, 17:00etan, Ibon magoaren eskutik. 18:00etan umeen danborrada izango da ikusgai. Txantxiku txapelketa ere egongo da, hau 19:00retan izango da. Hurbiltzen direnek, dantzan bukatuko dute eguna River taldeak eskeiniko duen erromeriarekin.