EH Bilduk lokala inauguratu zuen atzo, Andra Marian. Maiatzeko hauteskundeei begira "bilgunea izateaz gainera, informazioa banatzeko eta materiala gordetzeko lekua" izatea gura dutela azaldu dute EH Bilduko kideek. Inaugurazio ekitaldira Oskar Matute parlamentaria gonbidatu zuten.