"Politikaren pribatizazioa amaitu da. Jendeak gardentasuna eskatzen du, eta hori da gure betebeharra". Bilduko Ion Andoni del Amok berba horiekin babestu zuen eurek eta Aralarrek (EH Bildu) egindako eztabaida eskaera. Aralarreko Dani Maeztuk adierazi zuen Durango Irratiko arduradunak eztabaida bat burutzea proposatu zuela, baina koalizioko kideek uste dute eztabaida horrek publikoa izan behar duela. EH Bildukoek uste dute udalaren zeregina dela, eta Durango Irratia udalarena izanda, lekua eta formatua alderdien artean zehaztu dezaketela.
EAJko Goiztidi Diazen iritziz, ostera, ez da udalaren eskumenekoa eztabaida hori antolatzea. PSE-EEko Idoia Agorriak esan zuen prest daudela eztabaidetan parte hartzeko, baina alderdien borondatea defendatu zuen: "Ezin dugu inor derrigortu". Bestalde, PPko Juan Jose Gastañazatorrek ere ez zuen babestu koalizioaren mozioa.