Udal hauteskundeak 2015

Pedro Sánchez Durangon, Arrosaren Festan

Anboto 2015ko api. 26a, 16:15

PSE-EE

Alderdi sozialistaren Arrosaren Festak 3.000 lagun batu ditu gaur Durangoko Landako Gunean. Idoia Mendia euskal sozialisten buruak, Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusiak eta Mikel Torres Bizkaiko sozialisten buruak ekitaldian parte hartu dute.

Mendiak azaldu duenez, "herritar guztiengan pentsatuz gobernatzen duten bakarrak" sozialistak dira. EAJk "nazionalistentzat bakarrik" gobernatzen duela kritikatu du euskal sozialisten buruak. Gaineratu duenez, EH Bildu "ezetzaren komandoa" da. Pedro Sánchezek berriz, lagunen arteko kapitalismoagaz amaitzeko eskatu dio PPri, eta politika negozio pribatuekin nahastea leporatu die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!